
Igartubeiti Baserri Museoak, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak eskeintzen dituen museoak, baserri eguna antolatu du ekainaren 6an, Isidro Deunaren eguna ospatu asmoz. Egun honek Euskal Herriko baserritar guztiak omentzea du helburu. Horretarako egun osoan zehar ekitaldi ugari izango dira.
Igartubeiti Baserri Museoa bizia izateko sortua denez, euskal baserria ezagutarazteko dinamika hezigarri eta aisialdikoak antolatzen ditugu, oraingo honetan, baserri eguna. Festa erraldoi honetan, baserritarrei omenaldia, animalien erakusketa, Jakoba Errekondoren solasaldia, gaileta ekologikoak egiteko tailerra, bisita gidatu antzestuak, bertsolariak, txalapartariak, oilasko erre jana, trikitixa eta abar izango ditugu. Ongintzazko eta ekitaldi solidarioa izango da "UNICEF" Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat. Kalitatea fundazioak babestutako lumagorri oilasko erreen dastaketa aipatu berri dugun "Unicef" elkartearen alde izango da. Dantzariek, bertsolariek, trikitilariek, antzesleek doainik partehartuko dute festa honetan haurren eskubideen aldeko elkarte honentzat.



