Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2026ko ekainaaren 09a, asteartea
hasiera
EGUNEROKO BIZIMODUKO OBJEKTU ETA ESPAZIOAK
©Alberto Santana / Josu Tellarbide
Lurrezko goporra eta zurezko koilara.
Lurrezko goporra eta zurezko koilara.
© Xabi Otero

Sukaldea etxearen erdigunea da, baserriko bizimoduaren benetako bihotza eta eguneko orduetan zehar familiak duen egonleku bakarra. Bertan biltzen dira senide guztiak, bertan bizi dira guztiak, su inguruan beti. Hemen prestatzen dira otorduak, solasaldien gunea da, etxeko lan guztiak ere bertan egiten dira, emakumeen eginkizuna baita normalean, sehaskari eragiten zaio, arropak josten dira... Sukalde erdian sua dago, beheko sua, adaki eta subilez hornitua, trinkoturiko buztinezko zoruaren gainean zuzen zuzenean prestatua, eta honen gainean, berriz, preskante izeneko zurezko beso birakari bat; horretatik esekita elaratza laratza, burdina forjatuz egina. Katea honek muturrean daukan kakoan zintzilik pertza dago, kobrezkoa, eta bertan prestatzen dira jakiak; hori sutara hurbiltzeko edo urruntzeko, katenbegi batzuk igo edo jaitsi egiten dira.


Burdinazko burruntzi-kirtena, hari eusteko zuloak dituena.
Burdinazko burruntzi-kirtena, hari eusteko zuloak dituena.
© Xabi Otero

Lapikoak hiru hankako burdinazko euskarri baxu batean treberean jartzen dira, eta hori, hurrena, txingarretan. Era berean, burdina forjatuzko arranparrila bat erabiltzen da haragi errea prestatzeko. Lurrezko lapikoak ere jartzen dira, eta burdinazko euskarri erdizirkular batzuen bidez, suburnien bidez alegia, sutara inguratzen dira. Sua uneoro kontrolatuta edukitzeko hainbat tresna erabiltzen da, hala nola bertzuna eta ilinti eta txingarretarako suhatzak.

Animalia txikiak osorik edo haragi pieza handiak erretzeko, suaren alde banatan burdina forjatuzko euskarri batzuk jartzen dira, altura desberdinetan zuloak eginda dauzkatenak. Hauetatik zehar burdina forjatuzko barra bat pasatzen da, burruntzia alegia, eta honek alderik alde zeharkatzen ditu zatiak, ezpata baten antzera.

Janarien prestakuntzan zehar metalezko hainbat lanabes erabiltzen da, esate baterako bitsadera, neurri desberdineko ontziak, hala burdinazkoak nola kobrezkoak, eta kobrezko suila, zurezko beste gauza askorekin batera, bai pikadera edo oholak izan, bai espatula eta koilare handiak izan.


Beso birakaria. Honetan zintzilik laratza, eta honen kakotik, berriz, erdiko suaren gain-gainean pertza.
Beso birakaria. Honetan zintzilik laratza, eta honen kakotik, berriz, erdiko suaren gain-gainean pertza.
© Xabi Otero

Sukaldean zenbait arasa dago, edo zurezko apal, paretan sarturik, bertan gorde behar baitira lurrezko, peltrezko eta zurezko platerak, eltzeak, gurin-ontziak, burdinazko aiztoak, zurezko koilarak, argi egiteko erabiltzen zen balea-olioa gordetzeko potiza, treskak, godaletak, antoisinak eta inguruko zeramikazko pittarrak. Zurezko bi kutxa ere badaude, eta horietan gordetzen dira beste hainbat tresna, esaterako Talaverako baxera fineko pieza batzuk, eta horiekin batera erretiluak, eztainuzko plater eta platertxoak, katiluak, pitxerrak, kobrezko godaletak, edalontziak, ezkon horniko zilarrezko kikaratxo bat eta kristalezko botilaren bat. Kutxa horietan, halaber, janari preziatuenetako batzuk gordetzen ziren, hala nola azukre opilak, irina, gailetak, ezti eltzeak, arrain lehorra, zezina, eta baita sukaldeko ehun horniaren zati handi bat ere, esate baterako mantel batzuk eta "eskuzapi" handi edo ezpain-zapi batzuk.


tarako saltsa eta beste zenbait prestakuntzatan erabiltzen diren osagaiak xehatzeko edo jotzeko balio duena.

Sutondoan zizailua dago, zurezko maila bat berau, bizkarralde handia duena, eta bere eginkizuna bizkar aldea hotzetatik eta aire korronteetatik babestea dena. Honen erdi inguruan ohol biribil eraisgarri bat dago, mahai gisa erabiltzeko. Zizailuan familia burua eta aita aldeko aitaita esertzen dira, eta inguruan, hiru hankako eserlekuetan aulkiak baitira eta eserleku baxuetan silletan seme alabak.


Kutxetako baten gainean zurezko oraska dago dezga, enbor hustu bat, ogi-orea egiteko erabiltzen dena alegia. Oraska garbitzeko matarraskia izeneko burdinazko hortz bat erabiltzen da.


Burruntzalia. / Sukaldeko paleta. / Sukaldeko tresna-ontziak.
Burruntzalia / Sukaldeko paleta./ Sukaldeko tresna-ontziak. 
© Xabi Otero

Sukaldeko beste elementu batzuk ditugu suila, kono enbor formako ontzia berau, eta pegarra, oso sabel zabaleko zeramikazko ontzi bat, ahoko luzexka eta helduleku altua duena. Bata zein bestea likidoak eramateko eta gordetzeko erabiltzen dira, ura batez ere, baserriaren fatxadatik berrogei bat metrora zegoen karelik gabeko putzu batetik ateratzen zuten eta garai batean, edo bestela Igartubeitiko Iturria izenekotik, etxearen atzealdean baitzegoen, mazela erdian.


Sukaldea eta etxeko beste gela guztiak argitzeko burdinazko kriseiluak erabiltzen dira, zurezko zutabeetatik zintzilik jarrita daudela; horietarako erregai gisa, berriz, gantza edo balea olioa erabiltzen da.




1
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net