Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2026ko ekainaaren 09a, asteartea
hasiera
EGUNEROKO BIZIMODUKO OBJEKTU ETA ESPAZIOAK
©Alberto Santana / Josu Tellarbide
Kriseilua, kako zorrotz bat duena erremate etxeko zutabeetan zintzilik jartzeko.
Kriseilua, kako zorrotz bat duena erremate etxeko zutabeetan zintzilik jartzeko.
© Xabi Otero
Auzotar aberatsago bi gehitu zitzaizkien, moskete handiz armaturik, Pagoaga eta Sagastizabal baserrietako jabeak hain zuzen, eta suzko armarik ezean pikak zeramatzatela agertu behar izan zuten beste hiru gizon . Artean mende erdi bat igarotzeke Ezkiogak2, Areriako alkatetzatik atera zenean, alarderako bildu zuen konpainian auzotar armatuak 43 arkabuzari eta 17 pikadun ziren . Nekazari gudaroste txiki hartan sarturik zihoan, harro, Pedro Arregi, Igartubeitiko jabea, bere arkabuza eta jantzirik dotoreenak soinean.

Hurrengo logelak erresel eta oihal zintzilikariz hornitu ohe handi bat dauka, koltxoiaz eta ongi jantzia, eta soineko arropa ere bada bertan; horiez gain, aulki bat dago. Oheak erabiltzeko unean, baita ohe baxu txikienetan ere, familiako kide bat baino gehiago izaten zen bakoitzean, bai aiton amonak izan bai etxeko seme alabak izan. Izan ere, baserrian sei ohe besterik ez egon arren, bere historiako une batzuetan hamalau pertsona bizi izan dira espazio honetan. Oheetako oihal zintzilikarien eginkizuna bertan lo egiten zutenen berotasunari eustea zen, intimitatea babestea, eta sabaiko hautsa edo zikinkeria gainera eror ez zekien gordetzea, mandioko oholen artetik erortzen zen eta. Oheok, euskarri gisa, kantoietako lau pilare lau dituzte, nahiz XVII. mendearen amaiera aldean balaustre itxura ematen hasi zitzaizkien.

Logelako kutxan batez ere ehuna gordetzen zen. Bertan egoten ziren jantzi pertsonalak, hala nola jipoiak, zaiak, gonak, galtzak, buru estalkiak, zamarrak, barneko "arropatxoak", mantalak, gerruntzea, polainak, eta batez ere oheko arropak, ugari betiere, esaterako oheko jokoak edo lihozko izara jokoak, "estalkiak" edo edredoi zein burukoaren azalak, moztekeko lihozko erroiluak eta txatalak, eta arreoko izarak, bereziki brodatuak kolorezko zetaz edo kotoizko hariz.


Kobrezko ontzia.
Kobrezko ontzia.
© Xabi Otero

Hirugarren eta azken logelak bi ohe baxu ditu, lastaira, koltxoi eta oheko arropaz hornituta guztiak, eta kutxatxo bat. Neurri eta kalitate desberdineko kutxak, nagusiki arropa gordetzeko erabiliak, altzari ugariena ziren XVII. mendeko baserrietan, etxetik alde egin behar zuten seme-alabentzako ezkonsariaren oinarrizko piezetako bat izateaz gain inondik ere. Maila ertaineko baserri batean edukiontzi handi horietako hamar bat izan zitezkeen. Inesa Arregi gela hartatik atera zenean Igarzabal baserriko oinordeko Juan Aranzadirekin ezkontzeko, arreoan eraman zituen "dos camas cumplidas al husso de la tierra y dos arcas de guardar ropa", hau da, behar bezala jantzitako bi ohe eta arropatarako bi kutxa, aurretik jakinik, ezkontza kapitulazioetan horrelaxe adostua zuten lehendik, senargaiak etxean zeuzkala erabilitako beste lau ohe, garia gordetzeko bi kutxa eta arropa handi zein txikitarako beste hamar, honela jaso baitzuten: "quatro camas husadas, dos arcas de guardar trigo y diez de guardar ropa, mayores y menores".


Oporra, pieza bakarreko zurezko ontzia.
Oporra, pieza bakarreko zurezko ontzia.
© Xabi Otero

Beheko oineko beste espazio guztia atariak atari zabalak eta ukuiluak hartzen dute. Ukuilua abereen tokia da, noski, eta zurezko leiho gidaridun batzuk dauzka itarkak sukalde hondoan, itarka aurrean alegia, zabalduak, abelgorrien asketan janaria sartu ahal izateko eta hazten ari diren edo zaintza handiagoa behar duten animalien osasuna kontrolatzeko. XVI. mendearen amaiera aldera arte ukuiluko ganadua artatxiki lastoz gobernatzen zuten, eta kalkulua eginda zegoen behi bakoitzak ehun bat eskutada "cien manojos" jaten zituela neguan, baina XVII. mendearen hasieran artoaren bertara egokitze eta hedapen bizkorrak ia ia desagertzeraino murriztu zuen zereal hori, eta artatxikiaren lastoaren ordez asketan saralea erabiltzen hasi ziren. Ukuilu ondoan, atzealdeko murruari erantsitako beste aska batzuk daude, ardientzat, zurezko barraz eginak sareto itxuran artsarea. Hauen azpian, lurrean, aska txiki bat dago, estu eta luzea, enbor bakar bat erabiliz zertua.


Ukuiluaren aurrealdean, ukuilutik ataripe edo atari zabalerainoko atearen ondoan, txukun txukun jarrita daude nekazaritzako lanabes eta tresnak, hala nola aitzurrak eta hondeaitzurrak, hortzbikoa ozpikoa, lurra lantzeko laiak, tregatza XVII. mendean "ota jakia", sardeak, erpil-mazoa, eskuarea edo arrasteluak, pikatxoia... eskuzko lanabes handienak aipatzearren. Txikiagoen artean, berriz, jorraiak daude, baratzeko belar txarrak erauzteko, igitaiak ittaiek belarra ebakitzeko, gari igitaiak gari ittaik garia epaitzeko, kaixuleta igitaia erabiltzean hatzak babesturik izateko, matxardak gaztainetarako, ... Haga luze eta puntazorrotz bat ere badago andallua txerria hil eta gero bertan zintzilik jartzeko erabiltzen dena. Aulkitxoa behiak eta ardiak jezteko erabiltzen da.


3
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net