Ardatz eta goruen kutxa, artilea egiteko / Liho-jotzeko eta zuntza babesten duen kana hausteko zurezko mazoa / Hari-mataza prestatzeko bastidorea / Iruteko txokoa, bertan liho-sortak eta kardak paretatik zintzilik daudela, eta lurrean berriz garba eta harilkaia.
© Xabi Otero
Brontzezko almeriza / Oliotarako ontzia / Urinontzia eta oliontzia / Dezga edo oraska, zurezko pieza bakar batez egina / Zizailua, mahai eraisgarri eta guztikoa.
© Xabi Otero
Abereen asketako bik zuzeneko lotura dute sukaldearekin, behar handienean dauden animaliak gobernatzeko / Arkumeentzako aska / Txerria hil eta gero barruak garbitu ahal izateko, hura zintzilikatzeko andailua / Artsarea.
© Xabi Otero
Kaixuleta / Enborrak arrastan eramateko burdin ziriak / Belar edo garo-kargei eusteko kakoa / Lauhortza / Etxearen albo batean, ukuilura sartzeko atearen ondoan, nekazaritzako lanabes eta tresnak biltzen dira / Area.
© Xabi Otero
XVII. mendeko gurdi gipuzkoar baten eredua, Segurako hiribilduko etxe batean irudikatua / Segurako hiribilduko Ondarra etxearen armarria / Lera, elkarri lotu edo korapilatutako hurritzezko hagaz eginiko gurtesia duena / Alperresia / Uztarria / Uztarria bere hedeekin eta idiei jartzeko kopetakoekin.
© Xabi Otero
Garlia, sagardoa azokara eramateko barrika luzexka / XVI-XVII. mendeetako upel berreraikia, gorputz ia
zilindrikoarekin eta hurritzezko uztai askorekin / Zurezko inbutua / Dolareko hustubidea, ezpurutasunak kentzeko iragazki gisa erabilitako adarrez / Tina, sabaiko hustubidetik zehar erortzen den sagardoa biltzeko.
© Xabi Otero
Habe handiko dolareak XVI. mendeko baserriaren goiko oina oso-osorik hartzen du.
© Xabi Otero
Dolarea kargatzeko prozesua. Jotako sagarraren gainean hodiak jartzen dira, zukua errazago isur dadin. Hodion gainean, hurrena, pats-oholak datoz, ohe gisako bat eginez eta gorago, berriz, sekzio karratua eta muturretan heldulekuak dituzten enbor handi batzuk, trumukoak, elkarren gainean jarrita palanka handiaren indarra banatuko duen piramide bat osatu arte. Prozesu hau bizpahiru egunetan behin egin behar da jotako sagarra mu-
gitzeko; izan ere, patsaren kanpoaldea lehortu eta trinkotu egiten da, eta barneko zukuari ez dio irteten uzten.
© Xabi Otero
Abarkak etxean egiteko erabilitako ardi eta arkume larruak / Oilagorra / Otso zepoa / Azeri zepoa /Baserriko fruituak ganbara berrian gordetzen dira, XVI. mendeko baserriaren oholezko fatxada zaharraren atzean eraikian alegia / Kurriloa / Basurdea.
© Xabi Otero
Artaburuak
aletegian
lehortzen
jarrita / XVI. mendeko gari-kutxak / Gari eta babarrunetarako idaurrak.
© Xabi Otero
Egurgilearen aizkora,
aho kurbokoa / Adarrezko zorroa
duen daratulua / Iltze forjatua / Larruzko
teinkagailua duen
arku-zerra / Etxeko aroztegia, baserrian
konponketa
lanak eta
eskulanak
egiteko
tresneriaz
hornitua.
© Xabi Otero