Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2026ko ekainaaren 09a, asteartea
hasiera
BASERRIA: DESKRIBAPENA URRATSEZ URRATS: ALTZARIAK
Era honetako baserrietan altzariak ez ziren ugari, eta batez ere zentzu praktikoa ematen zitzaien. Baserrian barrena egindako bisitaldian altzariak eta tresnak ikusten ditugu, gehienak zurezkoak, beren egitekoen araberako lekuetan kokaturik.

Sukaldean, zeramikazko baxera xume bat eta elikagaiak ontzeko, suari eusteko, lihoa lantzeko eta beste zeregin batzuetarako tresnak daude. Logeletan, oheak eta arropa gordetzeko kutxak daude.

BASERRIA: DESKRIBAPENA URRATSEZ URRATS: ALTZARIAK Ukuiluan, laborantzari lotutako tresnak eta lanabesak daude, baita sagardoa egitekoak eta kontserbatzekoak ere.

Ganbaran, besteak beste, dolarea martxan jartzeko tresnak, aroztegiko tresnak eta zekaleak kontserbatzeko altzari handiak ikus ditzakegu.
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net