Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2026ko ekainaaren 09a, asteartea
hasiera
BASERRIA: DESKRIBAPENA URRATSEZ URRATS: GANBARA
BASERRIA: DESKRIBAPENA URRATSEZ URRATS: GANBARA Abiapuntua sukaldean duen eskailerak ematen dio sarrera ganbarari.

Bertan, elikagaiak bildu eta sagardoa egiten zen. Ganbararen erdian baserriko elementurik garrantzitsuena dago, dolarea. Pats-askan pisoiez jotako sagarra ipintzen da eta honen gainean 10 m luze den habea. Habe honen muturretako batean ardatza ikusten dugu, zorua alderik alde igaro eta sukaldeko harriraino iristen dena, hain zuzen.

Sagardoa egiteko dolarea urtean behin baino erabiltzen ez bazen ere, dolarea da baserriari halako ezaugarriak ematen dizkion elementu nagusia. Dolarearen neurriek zehazten dute eraikinaren luzera eta bolumena, zurezko pieza handiak eskatzen baititu pisuari eusteko, Zutoin osoak, sekzio handiko piezak eta beste batzuk.
BASERRIA: DESKRIBAPENA URRATSEZ URRATS: GANBARAPats-askaren inguruko tarteak elikagaiak metatzeko, aziendarentzako belarrak idortzeko, babak gordetzeko, txerria hil ondoko produktuak ontzeko eta lanabes txiki eta ertainak gordetzeko erabiltzen ziren.
BASERRIA: DESKRIBAPENA URRATSEZ URRATS: GANBARA Ardatzaren ondoko pareta XVI. mendeko fatxadari dagokio, baina ez dago osorik, XVII. mendeko handitze-lanen ondorioz ateak zabaldu baitziren bertan, ataripearen gainean irabazitako espazioa baliatzeko xedean. Alde hau erabat banatuta dago; artoa lehortzeko lekua eta garia gordetzeko kutxak; ondoan, aroztegia eta erlategia, beranduago usategi bihurtu zena.
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net