Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2026ko ekainaaren 09a, asteartea
hasiera
INTERPRETAZIO ZENTROA


INTERPRETAZIO ZENTROA

Interpretaziorako gune baten sorkuntzak orain dagoen dolare-baserriaren osagaiarena egiten du, biak kontzeptualki banaezinak dira eta. Gunea, bisitariak baserria ikustean eskuratu duen informazioaren osagarri gisa eskaintzen da, euskal baserria eta bere arkitektura, bizimodu eta biztanleak hobeki ezagutzeko.






INTERPRETAZIO ZENTROA

INTERPRETAZIO ZENTROA
Eraikina baserritik hegoaldera dago, bailarara begira dagoen lursailaren sestra azpian, baserriaren ikuspegia ez oztopatzeko, museoaren ardatz nagusia baserria bera baita. Beraz, Igartubeiti baserriari berari nahiz bailarari ikuspen eraginik sortu gabe egin da. Jatorrizko irudia berreskuratze aldera baserria bera birgaitzeko erabili zen filosofiari jarraitu zaio, proiektu arkitektonikoak baserriaren inguru naturala ahalik eta gehien errespetatuz, planteamendu hori aldatuko lukeen eraikinik sestra gainean egin gabe.

Eraikin horrek oinplano errektangularra du eta 672 m2-ko eraikitako azalera. Pastila luzexka baten itxura du, eta inguruko sestra-kurbei egokituta dagoenez, kontrako mazelatik ikus daiteke bakar bakarrik. Kokapen honi esker, erakinaren ekialdeko aldean zabalik dagoen eta kolomadi batez babestua dagoen fatxada, aldi berean, pasealeku, babestoki eta "bervedere" estalia da, sortaldeko mendi ingurura begira.

Barrura sartzeko, fatxada nagusi osotik doan eta bailarara begira dagoen galeria igaro behar da, 150 m2-ko oinplanoa duena. Estalkia ere baserriaren aurrealdeko baratzaren maila berean dago, terraza itxurakoa da eta bertan aukera dago, behar izan ezkero, bi autobus eta 12 automobil batera aparkatzeko; aparkaleku honetara errepidetik bertatik heltzen da zuzenean.



INTERPRETAZIO ZENTROAK ESKAINTZEN DITUEN EDUKIAK  

NUEVO CENTRO DE INTERPRETACIÓNEraikinaren erabilera programak honako zerbitzu hauek aurreikusten zituen: erakusketa iraunkorra, gune balioanizduna (aldi baterako erakusketak eta tailer pedagogikoak); jendearen arretarako gunea eta zerbitzu osagarriak (denda, sagardoa dastatzeko txotx gunea, edari eta janarien makinak); eta bulegoak eta biltegiak jartzeko beste gune batzuk.

Egungo interpretazio zentroa hiru gune handitan banatzen da:





Erakusketa gunea

Bisitariei baserrian bertan ematen zaien informazioa osatzeko, formula berriak bilatu dira.

Ondare elementu bezala agertzen zaigun baserriaren itxura ederrak eta baserrian bertan dauden jatorrizko objektuek aukera eman ziguten ausartagoak eta irudimentsuagoak izateko interpretazio zentroan erabili beharreko euskarri museografikoei dagokienez.

Horrela, teknologia berrienetan oinarritutako baliabide expografikoak erabili dira (zinema proiekzioak, hiru dimentsiotako birtualtasunak, antzerki birtuala, hologramak, argi et soinu efektuak…), bisita hori Igartubeitiko interpretazio zentrora eta baserrira bertara doazenentzat esperientzia paregabea izan dadin.

Erakusketa zonak sei gune handi ditu eta gune horietan euskal baserrien mila urte baino gehiagoko historia aurkezten da.

NUEVO CENTRO DE INTERPRETACIÓNIgartubeiti baserriko familia eta auzotarren ahotsen bitartez, batez ere ibilbidearen zati handi batean gidari lanetan aritzen den Kattalin de Kortabarriaren ahotsaren bitartez, jakiten dugu nola handitu eta aldatu ziren antzinako baserriak, nola bizi ziren baserritarrak eta nola egiten zuten lana, nolako harremanak zituzten beraien artean, zertan sinesten zuten, zer ekoizten zuten, zer jaten zuten, nola dibertitzen ziren eta zergatik sufritzen zuten.

Ondorengo hauek dira espazioak:



- Ibilaldia historian zehar
- Baserrian bizi
- Baserriarekin bueltaka
- 1630. Igartubeitiko biztanleak
- Baserrian lan egin

Bisita egiteko jendeak ez du gidaririk behar, ibilbidean beste baliabide batzuk erabiltzen baitira: gidari birtualak, argiak, soinuak, etab. Aldi berean, jendeak ahal du erakusketaren baliabideak erabili ibilbide osoan. Dispositibo teknologikoak martxan jartzeko ardura duen pertsonak lagunduko du bisitan PDA-ren eta haririk gabeko teknologiaren bitartez aginduak emanez. Edukiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez adieraziko dira. Jendeak audiogida sistema bat izango du eskura, nahi duen hizkuntza aukeratzeko. Bisitak 45 minutu inguru irauten du.



Jendearen arretarako gunea

Eduki horiez gain, jendeak informazio gehiago eskura dezake bere jakin-nahia asetzeko eta, horretarako, aisialdiko gunean ukimenezko pantailak banatu baitira informazioa emateko. Aldi berean, oroigarriak eros daitezke dendan eta sagardoa dastatu txotx gunean.




Hitz bitan, Igartubeitiko interpretazio zentroak Igartubeiti baserriak eskainitako edukiak osatu, sakondu eta gehitu egiten ditu erreferentziatzat euskal baserria hartuta eta, horretarako, orain arte mota horretako zentroetan erabilitako ikus-entzuteko teknologia berrienak erabiltzen dira. Igartubeiti Baserri Museoa erreferentea eta inflexio puntu bat izango da, bai sorkuntzari bai euskarri teknologikoei begiratuta.




Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net