Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2026ko ekainaaren 09a, asteartea
hasiera
BASERRIA: ONDARE-BALIOA


Igartubeiti es un caserío disperso, alejado de la parroquia y del centro del pueblo de Ezkioga Igartubeiti baserria Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi zuen 90eko hamarkada hasieran. Eraikuntzaren ezaugarriek eta kontserbatutako egiturek Gipuzkoako higiezin interesgarrienetako bat bihurtzen zuten honako hau.

Egin berri diren zaharberritze-lanek 1630. urtean bideratutako handitze-lanen ondoren aurkezten zen egoeran utzi nahi izan dute eraikina, gaur arte baserrian egindako esku-hartze garrantzitsuena izan baitzen urte hartakoa. Interbentzio hark erabateko aldaketa ekarri bazuen ere, bizitokiaren espazioa nabari handitu baitzen, ia ukitu ere ez zuen egin XVI. mendeko jatorrizko egitura. Honenbestez, egun ezin hobe bereiz ditzakegu garai bakoitzean indarrean zeuden eraikitzeko erak eta espazioen erabileran izandako aldaketak.
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net