Logo de la Diputación Foral de Gipuzkoa

2008ko azaroaren 21a, ostirala
hasiera
SAGARDO ASTEA 2008
IKUSTALDIA ZUZENEAN:
SAGARDO ASTEA 2008
SAGARDOA XVI. MENDEAN EGITEN ZEN BEZALA
beste zenbait ekimen:
ANTZEZPENAK, KIRIKOKETA , SAGAR ERAKUSKETA eta I SAGARDO ASTEA ARGAZKI DIGITAL LEHIAKETA


Sagardo Astea 2008
Igartubeiti Baserri Museoak Sagardo Astea ospatzen du urtero, dolarea martxan ipiniz eta sagardoa egiteko orain dela 500 urte erabiltzen zen teknika erabiliz.

Ikustaldia interesaturik dagoen edonori zabaldua da eta sagar prentsaldia, egunero, astean zehar  goizeko 11:30etan eta arratsaldeko 17:00etan eta asteburuan 11:00etan, 12:30etan eta 17:00etan  izango da. Aurten ekintzez osaturiko egitaraua izango da:

  • Antzespenak: urriaren 10,11 eta 12ean, 11:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 18:30etara.
  • Kirikoketa: urriaren 11 eta 12an, 10:30etan, 12:15etan eta 17:00etan.
  • Sagar erakusketa: urriaren 5etik 25erarte.
  • I. Argazki Digital Lehiaketa: urriaren 11tik 17ra bitartean.


Egun hauetako ordutegia egunero 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, jai egunak barne.

Ospakizun data: 2008ko urriaren 10etik 17ra..

Gipuzkoako Foru Aldundiak, dolare-baserri hau zaharberritu du, baserriaren urrezko aroko, hau da, gure historiako garai jorienetako, adierazle bikaina berreskuratzeko eta gure arbasoen bizimodura hurbiltzeko asmoz. Museo bizia izateko sortua denez, eta aurreko esperientzien arrakasta kontuan harturik, XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, dolareko lana berreskuratu eta jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskaintzea erabaki dugu. XVI. mendeko zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.

EKINTZEN EGITARAUA

Antzespenak

Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzestuko dute. XVI. mende bukaerako eta XVII. mende hasierako janzkerekin jantziak, baserria erakutsiko diete bisitariei eta beraien zereginei buruz hitzegingo diete. Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe- jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetuko dira.

Sagardo Astea 2008 - Antezpenak Ezkio-Itsaso Sagardo Astea 2008 - Antezpenak Yartu elkartea


Sagardoa kirikoketa erritmora

Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatuko ditu, ostiral, larunbat eta igandean, urriaren 12, 13 eta 14ean. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da. Antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hau, Igartubeiti Baserri Museoan gogora ekarriko da, usadio zaharrak berreskuratu eta ikertzen dituen kultur elkarte honen eskutik.

Sagar erakusketa

Ezkio-Itsason bildutako sagar bariedadeak ikusgai izango dira sagar astearen baitan: argentina sagarra, pinoi, errege gaxie, txori sagarra, mendeun sagarra, golden, madari sagarra eta limoi sagarra, besteak beste. Yartu elkarteak, Ezkio-Itsasoko udaletxearen laguntzaz antolatutako erakusketa baserriko ezkaratzean dago kokatua eta urriaren 5etik 25erarte izango da ikusgai.

I. Argazki digital lehiaketa

Argazkizaleek lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, Interpretazio gunean izena emanez, urriaren 11tik 17ra bitartean (ikus atxikitutako artxiboa)

Igartubeitira nola iritsi

Igartubeiti baserri museoa Ezkion kokatuta dago, hau da, Ormaiztegi eta Zumarraga artean.

Jende kopuru murriztua

Segurtasun arrazoiak direla eta, prentsaldia egiten den gunean, lehen solairuan, sarrera murriztua izango da eta ez da erreserbarik onartzen. Dena dela, bitartean bisitariek inaguratu berri den interpretazio zentrua ezagutzeko aukera izango dute.

Informazio gehiagorako:

Igartubeiti Baserri Museoa
Kizkitza Ugarteburu
Telf: 943 722 978
http://www.igartubeiti.gipuzkoakultura.net

Mapa de localización
Ezkio bidea z/g 20709 EZKIO-ITSASO. (Gipuzkoa)
Tel.: +34 943 722 978 Fax.: +34 943 880 138 E-mail: igartubeiti@gipuzkoa.net
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net